"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Urteko film onenen aukeraketa da, horietako batzuk beste jaialdi batzuetan aurkeztutakoak. Zabaltegi-Perlak sailean parte hartzen duten ikusleek beraiek aukeratzen dute bozketa bidez Publikoaren Saria. Film irabazlea Espainian banatzeko ardura duen etxeak 60.000 euro jasotzen ditu; era berean, 20.000 euroko bigarren sari bat ere ematen da, boto gehien lortzen dituen Europan egindako filmarentzat.
Ikusleen saria erregelamendua