"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Inaugurazioa
Michael Haneke zuzendariaren azken filmak Urrezko Palmorria irabazi zuen Canneseko zinema-jaialdiaren azken edizioan. Protagonistak Georges eta Anne dira, laurogei urteko bi musika-irakasle. Bien arteko amodioa kolokan jarriko da Annek iktus bat jasan eta bere gorputza paralizatuta geratzen denean. Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva eta Isabelle Huppert dira filmaren protagonistak.