"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Klausura (lehiaketaz kanpo)
Hauxe da Dustin Hoffman Hollywoodeko aktore handietako batek zuzendari gisa egin duen lehenengo lana. Protagonistak erretiratutako opera-abeslarientzako egoitza batean bizi diren Reggie, Wilf eta Cissy dira. Urtero kontzertu bat antolatzen dute Verdiren urtebetetzea ospatzeko, baina Reggieren emazte ohia iristean tentsioak sortuko dira, diva batek bezala jokatuko baitu eta ez baitu kontzertuan abestu nahiko.