"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu mailan ekoitzi diren film berrienen eta argitaratu gabeen aukeraketa, FIAPF erakundeak "lehiazko jaialdi ez-espezializatu" gisa sailkaturiko jaialdientzat ezartzen dituen baldintzak betetzen dituena.
Urrezko Maskorra irabazteko lehiatzen diren Sail Ofizialeko film luzeak zazpi kidek osatutako Nazioarteko Epaimahai batek baloratu eta sarituko ditu. Beste titulu batzuk ere aurkeztuko dira sail honetan lehiaketaz kanpo.
Berriak