"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lasse Hallström zuzendari suediarrak –Mitt liv son hund (1985), The Cider House Rules (1999), Chocolat (2000) eta Salmon Fishing in the Yemen (2011) filmengatik ezaguna– Lars Kepler idazlearen best-sellerra moldatu du bere film berrian. Filmak komisario judizial batek eta hipnotista batek hilketa bortitz baten egilea aurkitzeko egingo duten ikerketa kontatuko digu. Protagonistak Lena Olin, Mikael Persbrandt eta Tobias Ziliacus dira.