"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
KLAUSURA
Peruko gastronomia herrialdearen ikur nagusi bilakatu da, bai eta erreferente ere nazioartean, herrialde horretako kultura, biodibertsitatea eta mestizajea direla-eta. Hamarka mila gazte jarraitzaile sutsu dauzka. Dokumental honetan, Ferran Adrià eta Gastón Acurio Perun barrena ibiliko dira (Cuzco, Iquitos, Lima, Arequipa, erdialdeko mendilerroa, Piura, Pisco...). Sukaldariekin hitz egingo dute eta milaka gazterekin bilduko dira fenomenoa ulertzeko. Sukaldaritza arma sozial gisa: Limako auzorik pobreenean dagoen Pachacútec ikastetxea da horren ikur.