"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Berlineko Nazioarteko Zinema-Jaialdiarekin elkarlanean sortu eta Basque Culinary Centerrekin batera antolatutako saila da. Sail honen helburua zinema, gastronomia eta elikadurarekin lotura duten hezkuntza, zientzia eta nekazaritza arloetako jarduerak biltzea da. Gastronomiarekin zerikusia duten proposamen zinematografikoen aukeraketa bat eskainiko da lehiatzeko ez den sail batean, afari tematikoak osagarri direla.
Berriak