72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Christopher Nelius, Justin McMillan
AUSTRALIA-AUSTRIA 
95 min.
Europako estreinaldia Australian ekoitzitako filma da. Justin McMillan eta Christopher Nelius ditu zuzendari, eta Ross Clarke-Jones eta Tom Carroll surflarien asmo handiko proiektua pantailaratzen du: Australiako olatu handienetan surfean aritzea. Dokumental zoragarri honetan, bi surflari mitikoon laguntzaz hainbat paraje harrigarritan murgilduko gara, helburu bakar batekin: Australiak eskaintzen dituen olatu izugarrienetan surfean aritzea eta abentura hiru dimentsiotan grabatzea. Informazio gehiago stormsurfers.com.au
Curt Morgan
AEB 
80 min.
Munduko estreinaldia Curt Morganek zuzendutako eta Brain Farm eta Red Bull Media House etxeek ekoitzitako filma, snowboardari buruz inoiz egin den dokumental anbiziotsuena da. Donostia Zinemaldia oso harro dago 2011ko estreinaldian aurreikuspen guztiak gainditu zituen maisulan bisual hau hiru dimentsiotan aurkezteaz. Travis Ricek eta bere lagunek mendiak eskaintzen dituen aukerak birdefinituko dituzte. Murgil zaitez zinema-esperientzia honetan Brain Farm etxeak zinemagintzako teknologia gero eta aurreratuagoari eta snowboardaren maisu hauei esker grabatu dituen kulturaren, naturaren eta paisaien edertasun harrigarriaren bitartez. Informazio gehiago artofflightmovie.com
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: