"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Europako estreinaldia
Australian ekoitzitako filma da. Justin McMillan eta Christopher Nelius ditu zuzendari, eta Ross Clarke-Jones eta Tom Carroll surflarien asmo handiko proiektua pantailaratzen du: Australiako olatu handienetan surfean aritzea. Dokumental zoragarri honetan, bi surflari mitikoon laguntzaz hainbat paraje harrigarritan murgilduko gara, helburu bakar batekin: Australiak eskaintzen dituen olatu izugarrienetan surfean aritzea eta abentura hiru dimentsiotan grabatzea. Informazio gehiago stormsurfers.com.au