"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiaren 60. edizioak Latinoamerikako herrialde bati eskainitako ziklo bat aurkeztuko du MAPFRE Fundazioaren 4+1 zinema-jaialdiarekin batera
MAPFRE fundazioaren 4+1 zinema-jaialdia egile-zinema proiektatzeko sortu zen. Bost hirik osaturiko zirkuitu batean egingo da, eta bertan, nazioarteko zinema-jaialdietan parte hartu duten baina zinema-areto komertzialetan estreinatu ez diren filmak emango dira.
Honako hauek dira jaialdiaren egoitzak: Mexikoko Zinemateka Nazionala, Bogotako Cinemateca Distrital, Buenos Aireseko Sala Lugones, Rio de Janeiroko Centro Cultural do Banco do Brasil, eta Madrilgo Golem zinemak.
Zikloa hurrengo prentsaurrekoan iragarriko da.