"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Alex de la Iglesia 1965ean jaio zen. Bilbon sortu izanak bizi osorako markatu zuen. Txikitatik gustatu zaizkio komikiak eta munstroak; hori dela eta, lau urte zituela Forrest J. Ackerman egilearen Famous Monsters of Filmland (Famosos Monsters del Cine) komiki-bilduma osoa erosi zuen, bere obsesioen mundua osatzeko. Hortik aurrera, komikigintzan jardun zuen, eta, bere marrazkiei esker, antzerkiko, zinemako eta telebistako dekoratuetan lan egin zuen. Ondoren, 22 urte zituela, Filosofian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean; hala, Hegel erabat ez ulertzea lortu zuen, nahiz eta Cioranekin maitemindu zen.
Zinemagintzan arte-zuzendari gisa hasi zen lanean, eta, hala, lehendabiziko film laburra zuzendu zuen: Mirindas asesinas (1991), ikuspegi eszentrikoa baliatuta dadaismora egindako lehendabiziko sarraldia. Ondoren, Madril aldera joan zen, eta bertan hasi zuen bere filmografia: Acción mutante (1992), El día de la Bestia (1995), Perdita Durango (1997), Muertos de risa (1999), La comunidad (2000), 800 balas (2002), Crimen ferpecto (2004) eta Los crímenes de Oxford (2008).
Bere azken lana Balada triste de trompeta (2010) da, trantsizio garaiko etxeetako izuan egindako sartu-irtena. Aurtengo Veneziako zinema-jaialdiko gidoi eta zuzendaritza onenen sariak irabazi zituen. Gaur egun, zoriontsu da.