72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Gauerdiko Bereziak
Zabaltegi-Gauerdiko Bereziak
Dominik Moll
Frantzia-Espainia 
101 min.
Le moine Matthew G. Lewis idazleak 1796an argitaratutako eleberri gotiko ospetsuaren egokitzapena da; XVII. mendeko Espainia katolikoan girotuta, anaia Ambrosioren patu zorigaiztokoa kontatzen du. Jaio eta berehala Kaputxinoen komentuko atean abandonaturik, fraideek heziko dute Ambrosio, eta gogo biziko predikatzaile miretsi bilakatuko da. Errespetu handia izango diote zorroztasunagatik, eta tentaldi orotatik babestuta eta aske dagoela usteko du. Baina fraidegai misteriotsu bat iristen denean, ziurtasunak kolokan ipiniko dira, eta bekatuaren bideari helduko dio.
Masaru Konuma
Japonia 
73 min.
Shizuka enpresa handi bateko presidentearen emazte aristokrata da. Bere senar autoritarioarengandik banantzea erabakitzen duenean, senarrak Yoshi bere langileari agindu bat emango dio: emazteari sexualki mendeko izaten irakastea. Yoshi helduentzako jostailu-denda bateko jabearen semea da, eta, txikitako trauma baten ondorioz, inpotente geratu zen; hain zuzen, bere amarekin sexu-harremanak izandako Ameriketako soldadu beltz bat garbitu zuen.
Noboru Tanaka
Japonia 
76 min.
Pinku Eiga izenez ezagutzen da Japonian batez ere 60ko eta 70eko hamarkadetan ekoitzitako zinema erotikoa. Pelikulok muturreko pasio- eta indarkeria-istorioak izaten dituzte beti. Kontsumo-zinema honen proposamen zoroak kultu-objektu bilakatu dira zinemazale bitxien eta sailkaezinen artean. "Pinku Eiga gauean" genero honetako maisuen bi film klasiko emango dira. Tokio, 1923. Lady Minakok pentsio kaskar bat dauka, eta pertsona xelebreek hartzen dute bertan ostatu. Horietako bat, Goda, ganbaran egoten da egun osoan gainerako maizterrei begira, sabaian egin dituen zuloetatik. Egun batez, Lady Minakok maizterretako bat nola garbitzen duen ikusiko du. Etxekoandrearekin obsesionaturik, beste hilketa bat egingo du, Lady Minakori bere arima bikia dela ikusarazteko.
Justin Kurzel
Australia 
120 min.
Jamiek hamasei urte ditu. Karismadun gizon bat aurkeztu, eta haren adiskide egingo da. Harremanak aurrera egin ahala, Jamieren susmoak handitu egingo dira. Eta, hala, bere mundua mehatxaturik ikusiko du: aurkitu berri duen aitatakoari leialtasuna ez ezik beldurra ere badio. Izan ere, John Bunting Australiako serie-hiltzaile arriskutsuena da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: