72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Edogawa ranpo ryôki-kan: Yaneura no sanposha / Watcher in the Attic

Noboru Tanaka
Japonia
Sinopsia
Pinku Eiga izenez ezagutzen da Japonian batez ere 60ko eta 70eko hamarkadetan ekoitzitako zinema erotikoa. Pelikulok muturreko pasio- eta indarkeria-istorioak izaten dituzte beti. Kontsumo-zinema honen proposamen zoroak kultu-objektu bilakatu dira zinemazale bitxien eta sailkaezinen artean. "Pinku Eiga gauean" genero honetako maisuen bi film klasiko emango dira. Tokio, 1923. Lady Minakok pentsio kaskar bat dauka, eta pertsona xelebreek hartzen dute bertan ostatu. Horietako bat, Goda, ganbaran egoten da egun osoan gainerako maizterrei begira, sabaian egin dituen zuloetatik. Egun batez, Lady Minakok maizterretako bat nola garbitzen duen ikusiko du. Etxekoandrearekin obsesionaturik, beste hilketa bat egingo du, Lady Minakori bere arima bikia dela ikusarazteko.
Zuzendaria
Noboru Tanaka
Gidoia
Akio Ido
Ekoizpena
Yoshiteru Yuhki
Argazkia
Masaru Mori
Antzezleak
Junko Miyashita, Renji Ishibashi
Iraupena
76 m.
Herrialdea
Japonia
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: