"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
TVE eta ETB telebista-kateek 59. Donostia Zinemaldiaren galetan aurkeztuko dituzte hurrengo denboraldirako prestatu dituzten ekoizpen berriak.
Donostia Zinemaldiaren babesle ofiziala izanik, TVEren galak Victoria Eugenia antzokian egingo dira; bertan, Isabel minisaila aurkeztuko dute, baita Estudio 1 programarako egindako Urtain ekoizpena ere.
Lehendabiziko galaren barruan "Beste Begirada saria" banatuko dute. Errekonozimendu horren helburua emakumeen munduarekin lotutako gaiak jorratzen dituen zinema nabarmentzea da. Saria emateko, propio osatu dute epaimahaia. Filmak Zinemaldian aurkeztua beharko du izan, edozer sailetan. Beste Begirada sariaren bitartez, filma telebistan emateko komunikazio-eskubide publikoa erosten da.