72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Asier Altuna
Espainia 
90 min.
Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen, bai eta belaunaldi gazteekin konektatzen ere. Estetika soileko artea izanik, harridura sortzen du ikusgarritasuna eta efektu bereziak nagusi diren egunotan. Azken bertsolari txapelketa nagusian, 14.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolari zuzenean ikusteko. Film hau bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da.
Hirokazu Koreeda
Japonia 
126 min.
Koichi amarekin eta aiton-amonekin bizi da Kagoshiman, Kyushu uhartearen hegoaldean. Ryunosuke, anaia txikia, aitarekin bizi da Hakatan, Kyushu iparraldean. Bi anaiak aldenduta daude gurasoak dibortziatu zirenetik, eta Koichi anaiarekin berriro elkartzeko irrikaz dago. Halako batean, bi hiriak lotuko dituen bala-tren bat inauguratzear dagoela jakingo du, eta bi trenak ziztu bizian gurutzatzean mirari bat gertatuko dela sinesten hasiko da.
Juan Carlos Fresnadillo
Espainia 
100 min.
Juan eta Mia neska-mutilak herrialde banatan bizi dira. Gauero aurpegirik gabeko ezezagun bat agertzen zaie; beraiez jabetu nahi duen izaki izugarri bat, alegia. Agerraldiak gero eta gogorrago bilakatuko dira; hala, haurren bizitzak ez ezik, familia osoarenak ere menderatuko dituzte. Gurasoei ere agerpen horiek azaltzen zaizkienean, ezinegona eta tentsioa nagusituko dira.
Klausurako filma
Eric Toledano, Olivier Nakache
Frantzia 
109 min.
Komedia honetako bi protagonisten artean adiskidetasuna ustekabean sortuko da, nahiz eta elkarren antz handirik izan ez eta bizitza ulertzeko oso modu desberdina eduki: istripu baten ondorioz tetraplegiadun geratutako aberaski bat, eta zaintzeko kontratatzen duen gizona, Paris kanpoaldeko auzo txiro bateko immigrantea, kartzelatik atera berria.
Lehiaketatik kanpo
Wang Xiaoshuai
Txina 
120 min.
Wang Han hamaika urteko mutikoa da, Ghizhou probintziakoa, eta ihesi doan hiltzaile batekin aurrez aurre topo egingo du. Gaizkilea basoan ezkutaturik dago zaurituta, eta Wang Han konbentzitzen saiatuko da, handik ospa egiten lagun diezaion. Ikaraturik eta txunditurik, Wang Hanek eta lagunek aginduko diote ez diotela poliziari ezertxo ere kontatuko. Bien bitartean, ikastetxean gauza bitxiak gertatuko dira, eta polizia nonahi ageriko da?
Filippos Tsitos
Grezia - Frantzia - Alemania 
118 min.
Sotiris poliziaren galdekatzailea da. Egun batez, bizimodu bidegabea duten txiro guztiak barkatzea erabakiko du. Arima errugabe bat salbatzeko asmoz, segurtasun-zaindari ustel bat garbitu ere egingo du. Dora garbitzailea da, bakartia, eta ahaleginak eta bi egiten ditu hilaren amaierara iristeko. Bera izango da krimenaren lekuko bakarra. Sotirisek eta Dorak elkar atsegin dute, baina maitasuna, zintzotasuna eta justizia ez dira uztartzen errazak.
Kim Ki-duk
Hego Korea 
72 min.
Emakume bat Frantziara joango da bere senargaiaren bila. Harremana galdurik dute ia, eta mutila Venezia aldera joana dela jakingo du. Veneziara doala, gas-maskara batekin estalitako gizon batek bortxatuko du trenean, eta, gainera, ekipajea lapurtuko dio. Bertan ere mutil-lagunaren arrastorik ez dagoela ikusirik, emakumea batetik bestera abiatuko da Europan, bortxatzailea atzetik duela. Banaka-banaka, lapurtutako gauza guztiak itzuliko dizkio.
Mathieu Demy
Frantzia 
105 min.
Amaren heriotzari aurre egin ezinik, Martin Lolaren bila abiatuko da Tijuana aldera. Lola txikitan ezagutu zuen emakume mexikarra da, eta Martinen amaren bizitzan toki berezia eduki zuen. Azkenean, Americano klub pribatuan aurkituko du. Bertan, strip-tease dantzari gisa aritzen da Lola gauero. Martinek bere iragana miatu beharko du derrigorrez, bere buruarekin atzera bakean bizi nahi badu.
Terence Davies
Erresuma Batua 
98 min.
Hester Collyer Erresuma Batuko Auzitegi Goreneko Sir William Collyer epailaren emazte ederra da, eta bizimodu pribilegiatua darama Londresen, 1950eko hamarkadan. Senarra utzi eta Freddie Page RAFeko pilotu ohiarekin bizitzera joaten denean, inguruko denak ahoa bete hortz utziko ditu. Hester zeharo maitemindurik dago Pagekin.
Björn Runge
Suedia 
97 min.
Elkarren artean lotura garrantzitsuak badituzte ere, Jonna, Peter, Katrine, Asger eta Mårten ez dira zintzoak bata bestearekin. Itzalezko mundu batean bizi dira guztiak, gezurrez eta faltsukeriaz beteta, eta egia noiz irtengo zain egongo dira, beren bizimoduei bestelako norabide bat emateko.
Ana Katz
Argentina 
89 min.
Juan eta Luis anaiak dira, eta erabat haserreturik daude elkarrekin. Beren arreba, Delfina, eta Luisen emaztea, Nena, bitartekari-lanak egiten saiatuko dira, baina alferrik. Luisek eta Juanek ikuspegi desberdina dute bizitzaren inguruan, eta, horrez gain, iraganeko zorren baten inguruko zenbakizko desberdintasunen bat ere bai. Juan bere alabaren urtebetetzerako Buenos Airesen egongo da, eta neskak osaba-izebekin ospatu nahiko du; horrenbestez, bi anaiek berriro elkartu beharko dute.
Enrique Urbizu
Espainia 
118 min.
Igande arrunt batean, Santos Trinidad inspektorea, oso mozkorturik etxera doala, hilketa hirukoitz batean nahastuko da. Lekuko batek ihes egitea lortuko du? Baina krimena leporatuko balio? Chacón epaileak ikertuko du gertatutakoa. Biek ikusiko dutenez, ezer ez da izango dirudiena. Hasieran droga-trafiko kasu arrunta ematen zuen, baina kontua gero eta arriskutsuago bilakatuko da.
Isaki Lacuesta
Espainia-Suitza 
86 min.
Pertsegitzaileei arrastorik utzi gabe ihes egiteko modurik onena atzerantz ibiltzea da, norbere oinatzen gainetik. Uste horretakoa zen François Augiéras; hala, bunker militar bat basamortuan pinturaz estali eta hondoratzen utzi zuen, XXI. mendera arte inork aurki ez zezan. Baina, nor da Augiéras? Legionarioa, margolaria, idazlea, gangsterra, santua, lapurra, deabrua edo denetik pixka bat?
Oren Moverman
AEB 
102 min.
Los Angeles, 1999. Dave Brown Rampart hiriko komisariako poliziakidea da, Vietnamgo beteranoa. Jendearen "lan zikinak" egiten aritzen da, eta justizia aplikatzeko modu zalantzagarriak ditu. Susmagarri bat jipoitzen grabatzen dutenean, beheranzko espiral emozional batean eroriko da iraganean egindako huts-egiteen ondorioz, baita departamentu osoa astintzen duen ustelkeria-eskandalu batean jarrera aldatu nahi ez izanagatik ere. Brownek beldurra, larritasuna eta paranoia barneratuko ditu, bere munduak zart egin ahala.
Arturo Ripstein
Mexiko-Espainia 
119 min.
Emilia etxekoandrea da, eta abaildurik bizi da; erdipurdiko bizimodua, porrot egindako senarra, gaizki eramandako amatasun itogarria... Bizitzak ito egiten duela sentituko du. Bere amorante hotzak uzten duen egun berean, kreditu txartela bahituko diote, hilabeteetan katua eta sagua bezala ibili ostean. Bere apartamentu hutsa eta atsekabegarria ikusirik, bere buruaz beste egitea erabakiko du. Bitxiki, Emiliaren heriotzak senar adarduna eta maitale hotza elkartuko ditu.
João Canijo
Portugal 
139 min.
Márcia ezkongabea da, bi seme-alaba ditu eta sukaldari gisa lan egiten du. Bere ahizpa Iveterekin bizi da Lisboa kanpoaldeko auzo batean. Ivete ile-apaintzaile aritzen da merkataritza-zentro batean. Márciaren alaba Cláudia erizaintza ikasten ari da, eta supermerkatu bateko kutxan lan egiten du. Egun batez, bera baino gizon helduago eta ezkondu batekin maitemindu dela kontatuko dio amari. Márciak, ezagutzen duenean, mehatxu larria nabarituko du sendiaren gainean. Joca, Márciaren semea, auzoko trafikatzaile txikia da, eta bere droga-hornitzaileari kolpe bat ematea erabakiko du. Baina harrapatu egingo dute, eta Ivetek sakrifikatu egin beharko du iloba salbatzeko.
Julie Delpy
Frantzia 
114 min.
1979. Albertine, hamar urteko neskatxa, eta bere senitarteko guztiak familiaren etxean elkartu dira, Bretainian, amonaren urtebetetzea ospatzeko. Guztiek uste dutenez, Skylab, NASAren espazio-estazioa, buru gainera eroriko zaie udan. Bilera asteburu zoro bihurtuko da, eta hamaika ustekabe, maitasun eta abesti izango dute.
Sarah Polley
Kanada 
116 min.
Margoten eta Danielen artean kimika berezia sortuko da elkar ezagutu bezain pronto. Baina Margot erakarpen hori itotzen saiatuko da, sukaldaritza-liburu idazle batekin zoriontsu ezkonduta baitago (Lou). Baina ez du jakingo Daniel etxetik oso gertu bizi dela?
Benito Zambrano
Espainia 
128 min.
Hortensia haurdun dago. Bere senar Fernandok ezkutuan jarraitzen du borrokan, eta, hari laguntzen ari dela, atxilotu egingo dute. Hortensiari epaiketa egin eta heriotza-zigorra ipiniko diote. Baina ez dute hilko harik eta umea jaio arte. Pepita, ahizpa, Kordobatik joango da, Hortensiarengandik gertu egotera eta jaioberriaz arduratzera. Egunero joango da kartzelara, Hortensiaren semea eman diezaioten eskatzera; ez baitu nahi iloba adopzioan ematerik, ezta umezurtz-etxera bidaltzerik ere.
Rodrigo García
Erresuma Batua-Irlanda 
108 min.
Filmeko protagonista ezohiko maitasun-triangelu batean harrapatutako emakumea da. Gizon jantziko da XIX. mendeko Irlandan lan egiteko eta bizirauteko; gizonezkoek menderatutako gizarte horretan emakumeek apenas duten aukerarik, eta mendean egotera kondenaturik egongo dira. Gizonezkoen arropapean 30 bat urte inguru eman ostean, berak sortutako kartzelan galduta dagoela sentituko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: