"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Azoketako saltzaile talde bat Rochefort hirira iritsi da, aire zabalean azoka bat antolatzera. Solange eta Delphine ezagutuko dituzte; musika eta dantza eskolak ematen dituzten bikiak, alegia. Ivonne beren amak kafetegi bat dauka, eta damu zaio garai bateko bere maitale Simon Dame utzi izana. Kafetegira Maxence marinela joango da, margolaria eta poeta. Bere ametsezko emakumea margotuta dauka marinelak; ezagutzen ez badu ere, Delphine izango da emakume hori. Simon Dame Rochefortera bueltatu da, eta Andy Miller musikari ospetsua joango zaio bisitan, txikitako lagunak baitira.


