"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jim Parasite maltzurrak eta bere gaizkile-taldeak Dark Cityko Texas Ranger guztiak harrapatu eta txiki-txiki egingo dituzte. Orduan, Luke eta Lucy, hamabina urtekoak, haiek salbatzera etorriko dira. Adiskideen laguntzarekin Ranger berri bilakatuko dira, eta Parasitek mundua menderatzeko prestatutako plan gaiztoa zapuztuko dute.


