"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren 59. edizioak haurrentzat bereziki pentsaturiko bi film estreinatuko ditu: Luke and Lucy: Texas Rangers eta Une vie de chat (Katu bat Parisen / Un gato en París).
Ohikoa den moduan, belodromoan haurrentzako saioak ere izango dira goizero, ikastolekin eta ikastetxeekin hitzartutako programaren bitartez. Aurten, Une vie de chat (Katu bat Parisen) filma emango dute, euskarara eta gaztelaniara bikoiztua.