"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dokumental honek El Bulli jatetxeko platerak nola sortzen diren erakusten du. Neguro, denboraldia amaitzen denean, Ferran Adrià Bartzelonako bere sukalde-laborategira erretiratzen da bi kolaboratzaile gertukoenekin: Oriol Castro eta Eduard Xatruch. Ferran Adrià munduko sukaldaririk onena, berritzaileena eta ezohikoena dela diote. Hala, hirurak elkartzen direnean, denboraldi berrirako menua sortzeko lanean aritzen dira, buru-belarri. Dokumentalak sorkuntza-hilabete neketsu horiek jasotzen ditu.


