"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pelikula bitxia da Le quattro volte, eta egia da, sinopsiak dioen bezala, kontatzen duena denboratik harago dagoela,gure garaitik kanpo. Natura eta paisaiak dira hemen benetako pertsonaiak, agertzen diren gizaki eskasak ia arrotz egiten direlarik: artzaina, ikazkinak, herriko biztanleak… Kamerak ezustean harrapatu dituela ematen du.Jakina, kontatzen duena kontatzeko erritmo geldoa behar du ekoizpen honek, naturaren zikloei dagokien
erritmoa hain zuzen.
Lehenengo irudietan ikazkinak ikusten ditugu lanean. Ondoren, artzain zaharra azalduko da, eztulka, eta kamerak segitu eginen du mendian barrena,baina baita bere etxean botika hartzen
duen bitartean.Haren eztulak adierazten digu ez dabilela osasunez oso fin eta egun batean zerraldo batean aterako dute bere etxetik. Baina naturak bere erritmoari eutsiko dio,norbaitek segituko du artzainaren ahuntzak mendira ateratzen, arkume berriak jaioko dira eta herrian inoiz prozesioren bat edo festaren bat eginen dute menditik ekarritako enbor handi baten inguruan. Azkenean egurrak ikatza egiteko balioko du eta pelikula hasi den moduan bukatuko da, mendian eta ke artean. Egia esan, pelikula honetako hainbat momentutan Montxo Armendarizen aspaldiko filmetako ikazkinekin oroitu naiz, nahiz eta kontatzeko moduak oso desberdinak izan.
Ezin da ukatu zerbait hipnotikoa duela pelikula italiar honek, eta seguru aski ikusle bereziak erakarriko ditu, ez baita publiko zabal batentzat egindako lana,baizik eta poesia dastatzen dakitenentzat.
M.B.