72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Mugimenduan
Zinema Mugimenduan
Iman Kamel
Egipto 
35 min.
Iman Kamel zinemagile egiptiarraren eta Sinaiko beduinoa den Selema Gabali gizarte enpresariaren arteko zinema topaketa da hau. Bi emakume arabiarrak Egipto barruan gizarte eta kultura egoera guztiz ezberdinetan jaio baziren ere -Iman hiri handian aurrera ateratzeko borrokan eta Selema mendietako bizitza tribalean-, filmak erakutsiko digu haien bizitzek hasieran dirudiena baino askoz ere lotura handiagoak dituztela.
Mohamed Al-Daradji
Irak 
85 min.
Babilonia, 2003. Identifikatu gabeko milaka gorpu lurrean sakabanatuta daude, haien familiek, etsita, erantzunak bilatzen dituzten bitartean. Irakeko hobi komunak argitara atera dira. Irak hegoaldea, 1991. Saddamen genozidioaren basakeriak Ibrahimen inozentzia suntsituko du; orain, kartzelan dago ustezko traizioa egiteagatik. Fedeak eta bere familiaren oroitzapenak ematen dioten kontsolamenduak bultzatuta, Ibrahimek gainerako presoak askatasunaren bidearen bila eramango ditu, Babiloniako arearen azpian lurperatu aurretik.
Kamal Aljafari
Palestina-Alemania 
63 min.
Jaffa hiriaren hondarretan, bere etxea galtzear dagoen gizon batek bere patuari erreparatuko dio. Bitartean, bi emakume beren etxeei lotuko zaizkie. Katuek haien etxeko atearen ondoan miatzen duten bitartean, bietako bat bere ama zaharrari jaten ematen kontsolatuko da, Israelgo errodaje talde bat gainera etortzen zaion arte. Beste emakumea maitasun ametsetan murgilduko da ezkontza apaingarriak egiten dituen bitartean. Hurbil dagoen kafetegi batean, kapitain zahar bat eserita egongo da egunero, geldirik, beste gizon bat arrainak akuarioan bezala eten gabe mugitzen den bitartean.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: