Gabriel Velázquez
Marseilla (Frantzia): Blancaren hamaseigarren urtebetetze egunean, bere ama hiru tona arrainek azpian harrapatuta hilko da, eta Blanca bakarrik geratuko da munduan.Vallecas (Madril): Julio Nieves, 65 urteko eraikuntza alorreko langileburu sendoa zerraldo erori da dutxatzen ari zela. Hortik aurrera, datorkion erretiro gogorrari egin beharko dio aurre. Zer egingo zenuke bizkar gainean urte askorekin eta munduan bakarrik zaudenean zerutik alaba bat eroriko balitzaizu? Gezurra bada ere? Zer egiteko gai gara bakarrik ez egoteko?
Martín Carranza, Victoria Galardi
Mutil lagunak utzi egin du Soledad. Une horretatik aurrera bere bizitzako hurrengo hiru urteetan bakarrik egongo dela erabakiko du, ez beste porrot sentimentalik jasateko. Soledadek beti gaixo dagoela uste du. Egun batean, gizon bat ezagutuko du eta, espero ez bezala, oso ongi konponduko da harekin; baina orduan, bere senargai ohiaren deia jasoko du eta hark berriz elkarrekin egon daitezen eskatuko dio, ondorioz, erabaki bat hartu beharko du. Etengabe telefonoz deitzen dion baina inoiz bisitatzen ez duen ama, bere irudiak baino kezkatzen ez duena; ia ikusten ez duen aita, eta protagonistarekin dekorazio lokala partekatzen duen lagun mina eta lankidea dira Soledaden mundu sakon eta zirraragarria osatzen duten pertsonaiak.
Kevin Feng Ke
Segurtasun handiko espetxe batean dagoen garrantzi txikiko lapur bati zeregin desatsegina jarriko diote: heriotzaren korridorean zigorra bete zain dauden presoen azken nahiak erregistratzea. Horrela, etsipenean murgilduta dauden gizonez inguratuta egongo da eta heriotza zigorra jasango dutenengandik gertu egoteak gizateriaren alderdirik ilunena ikusaraziko dio. Baina lapurraren eta kartzelako irratiko esataria den preso ederraren artean maitasuna jaioko da, zaindarien begirada zorrotzak eta neskaren exekuzioaren mehatxua jasan behar dituzten arren.
Arno Dierickx
Simonek 16 urte ditu eta Arnout eta Victor van Riebeeck anaien lagun izan nahi du. Bi anaiak familia dirudun bateko seme dira eta mansio batean bizi dira. Bertan, tenisean jolasten, musika entzuten eta Frederique, Arnouten neskarekin dantzatzen ematen dute denbora. Bitartean, Ronnie, eskuluzea eta haien laguna, atikoan gordeta dago polizia bila baitabilkio. Gurasoek eta zerbitzariek ez dakite horri buruz ezer, noski. Hasieran, egoera dibertigarria egiten zaie mutilei, baina denbora igaro ahala, Ronnie karga bilakatuko da eta xantaia ere egingo die. Nolanahi ere, beranduegi da lagunaz desegiteko...
Daniel Hernández
Chicos normales benetako esperientziatan oinarrituta dago eta Jamaa Mezwak, Tetuango auzo marjinaleko hiru gazteren etxeetan eta bizitzetan sartuko gaitu. Auzo horretan jaio ziren 2004ko martxoaren 11n Madrilen izandako atentatuan parte hartu zuten terroristetako bost.
Andrea Martínez Crowther
Esmeralda obsesio arraro bat duen nerabea da: ezagutzen ez duen jendeak galdutako, ahaztutako edo botatako objektuen bilduma egiten du, eta ohe azpian duen kutxa batean gordetzen ditu. Filmak kutxa horretako hiru objekturen istorioa kontatuko digu, baita haien atzean dauden pertsonena ere. Pertsona horiek guztiak, modu batean ala bestean, ez dira gai izango gehien maite dutenekin elkartzeko. Gainera, kutxaren beraren istorioa ere bada, eta Esmeraldak hura irekitzen, sentitzen eta balio handiena duena -pertsonen arteko harremanak- gordetzen nola ikasten duen adieraziko digu.
Rafaël Ouellet
Betty luxuzko laguntzailea da eta lana utzi nahi du. Bere askatasuna berreskuratzeko ordezko bat aurkitu beharko du; eta horretarako aste bete baino gutxiago dauka. Léa-k 14 urte ditu eta landan bizi da. Limurtzeko gaitasuna eta laguntasuna erabilita, Bettyk amets bat salduko dio Léari eta nerabe inuzentea lanaz arduratzeko prestatuko du.
Tiago Guedes, Frederico Serra
Paulok bere lanpostua galdu du lan egiten duen obran gertatu den istripu bat salatu ondoren. Emaztearekin duen harremanak okerrera egiten du egunetik egunera. Bela, Pauloren arreba, gerraosteko sindromea duen aitarekin bizi da; erizaina da eta gaixo terminalak duen kontsolamendu bakarra. Familia modernoei kosta egiten zaie bizitzea egokitu zaienari aurre egitea. Batzuek, erronka onartu eta borrokan egiten dute; beste batzuek, itxaropena galdu eta etsi.
Chapour Haghighat
Iran-Frantzia-India
95 min.
Indiako Ozeanoaren kostako herri galdu batean gizon bat aterako da itsasotik. Gizonak gaixotasun hilgarria du eta lehorrera iristea da haren helburu bakarra. Heriotzak mehatxatuta, herriko biztanleek laguntza eskatu nahi diote gobernuari baina ez dira gai beren kabuz eskaera aurkezteko. Herriko zenbait gizon hiriburua bidaliko dituzte bitartekari edo "ikasitako" gizon batzuk kontrata ditzaten, haien auzia administrazioaren aurrean defendatzeko. Nekazariak galdu egingo dira hirian eta ez dute jakingo laguntza non aurkitu, eta ondorioz, iskanbilatan sartuko dira. Kaleko mutiko batzuek erreskatatuko dituzte eta desengainatuta dagoen irakasle ohia aurkeztuko diete. Irakasleak ministroa jazar dezaten konbentzituko ditu, hark esan behar dutena entzuten duen arte.
Cao Baoping
Limi taxi-gidaria Fang Wen bere senargaiaren bila ibili da gurasoak haien ezkontzaren aurka azaldu ondoren desagertu zenetik. Qiu Shuitian-ek garrantzi txikiko lapurretak egiten ditu; landa ingurunetik hirira etorri da etxera diru pixka bat eramateko eta benetako maitasuna aurkitzeko itxaropenarekin. Azkenik, Feifei desintoxikatzeko prozesuan dagoen drogazalea da eta horretarako behar duen indarra bere maitalea eta lankidea den Ma Bing-engan aurkitu du. Heriotza misteriotsu batek eta ondorengo ikerketek pertsonaia horien guztien bizitzak gurutzatuko ditu, eta pixkanaka haien arteko lotura bitxiak azaleratuko dira.
Ryusuke Hamaguchi
Bikote bat ezkontzear dago. Festa ospatzen ari direla, senargaiak iraganean afera bat izan zuela aterako da argitara gonbidatu guztien aurrean. Gau hartan ez ziren elkarrekin egon... Filman gau batez Yokohaman gertatuko den eta hogei urte inguruko gizon eta emakumeak protagonista izango dituen amodiozko istorio arin eta iheskorraren lekuko izango gara; edo baliteke amodioaren azterketa metafisikoa izatea... Zer ekarpen egingo digute ondorioek azkenean? Harrigarriak izango dira, ala barregarriak agian?
Miika Soini
Thomas, errukiari, bihozberatasunari eta espiazioari buruzko filma da. Protagonista zahartzaroan dago eta soto batean isolatuta bizi da, lagun bakartzat irratia, xake-taula eta emaztearen argazkia dituela. Ez da kalera irtetera ausartzen, ateratzen denean kanpoko munduak gogora ekartzen baitizkio bere zahartasuna eta bakardadea, baita ahaztu nahi dituen bizitzako zatiak ere. Itxuraz amaigabea den bere historia ixteko ez du iraganari aurre egitea beste erremediorik izango. "Heldua naiz eta bizitza luzea da".
Santiago A. Zannou
El truco del manco tells the tale of Enrique Heredia, El Cuajo, a non-Gypsy with Gypsy features who gets by as he can with walking difficulties caused by the cerebral palsy affecting half of his body. El Cuajo convinces his friend Adolfo, a young mulatto living in a commuter suburb with an alcoholic father and health problems, to set up a music studio and make a living with their shared talent and passion for Hip Hop. The actors are non-professional, selected at castings held on the outskirts of Madrid and Barcelona. Outstanding among them is Juan Manuel Montilla, nicknamed El Langui, leader of the Gypsy hip-hop group La Excepción, winner of an MTV Europe 2006 award as the best European group in the Spanish-language.
Fien Troch
Belgika-Herbehereak
97 min.
Lukas eta Gracen historia kontatuko digu filmak. Bikotearen 14 urteko alaba duela bost urte desagertu zen; arrazoirik gabe eta agur esan gabe desagertu zen, eta ez zuen arrastorik utzi. Bost urte horietan bikotea normaltasunera itzuli dela dirudi, Benjamin, Lisaren aspaldiko laguna bisitan etortzen zaien arte. Hortik aurrera hainbat egoera arraro gertatuko dira. Pixkanaka Lisa berriz ere gurasoen pentsamenduetara itzuliko da, baita haien bizitzara ere, eta ezingo dute horren aurka ezer egin.