72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Gerardo Olivares
 
95 min.
14 kilometro dira Afrika eta Europa banatzen dituen distantzia, baina milaka afrikarren ametsak aldentzen dituen distantzia ere bada; Mendebaldea da haientzat goseari eta miseriari alde egiteko bide bakarra. Hiru gazte afrikarren eskutik -Violeta, Buba eta Mukela- bidaia luze eta arriskutsua egingo dugu Saharan zehar, hedabideek inoiz erakusten ez dutena ikusteko. Kanariar uharteetara iristen diren ontzien irudiek agerian jartzen duten dramarekiko sentiberatasuna galdu dugu, telebistan behin eta berriz ikusten baititugu, baina egiaz oso gutxi ezagutzen dugu horri buruz. Aurpegi nekatuak erretratazen dituzten irudi horiek ezin hobe islatzen dute bidaiaren gogortasuna, milaka kilometrotara hasten den eta urteak iraun ditzakeen bidaia horrena.
F. Javier Gutiérrez
Espainia 
93 min.
Meteorito erraldoi bat Lurrera hurbiltzen ari da: Munduaren amaiera da. Desesperazioa, kaosa eta heriotza planetaz jabetu dira. Laguna izeneko herri txikian Ale bizitzaren azken uneak izugarrizko mozkorraldian murgilduta igarotzen saiatuko da; baina zerbaitek haren planak zapuztuko ditu. Preso guztiak aske geratu dira eta haietako bat Lagunarantz doa mendeku odoltsu bat gauzatzera; inork ez du ezer egingo hura eragozteko, Aleren ama Rosak izan ezik. Hark ez du etsiko eta semeak Mundu Amaiera ahantzezina izan dezan lortuko du.
Dany Saadia
Espainia-Mexiko 
104 min.
Eta bizitzan gertatzen zaigun guztia kasualitate hutsa bada? Eta ezin badiogu patuari alde egin? Filmak galdera horiek eta askoz ere gehiago planteatuko dizkigu. 3:19 laguntasunari, maitasunari eta umoreari buruzko filma da. Emakume erakargarriak ezagutzeko sorturiko jolas original batek kasualitatea sarraraziko du jokoan... ala patua izango da?
Daniel V. Villamediana
Espainia 
63 min.
Zezenen munduarekin liluratuta dagoen gazte bat isolatuta bizi da landan, bere obsesioari itxura ematen saiatzen: barneko zezenketa, zezenik gabeko zezenketa. Teknika da hartu duen ibilbide izpiritualaren oinarria eta helburu bakarra. Horretarako, prestakuntza eta entrenamendu indibidualari eskainitako denboraldiaren ondoren, bere lanik handiena gauzatzeko gunea eraikitzen hasiko da.
Albert Serra
Espainia 
98 min.
Hiru Errege Magoak jaio berri den Mesiasaren bila abiatu dira.
Álex de la Iglesia
Espainia-Frantzia-Britainia Handia 
110 min.
Adineko emakume bat hilda agertuko da Oxford kanpoaldean duen etxeko egongelan. Emakumearen gorpua, inoiz elkar ikusi ez duten bi gizonek aurkituko dute: Arthur Seldom, logika irakasle ospetsua, eta Martin, irakasle ospetsuak tesia zuzen diezaion unibertsitatera iritsi berri den ikasle amerikar gaztea. Emakumearen hilketaren ondoren beste batzuk etorriko dira eta denek izango dituzte hainbat puntu komunean. Ia hauteman ezin diren krimenak dira, heriotza naturalak izan zitezkeenak, baina kasu guztietan mezu bat dator haiekin: irudi bat da, ikur ezberdin bat kasu bakoitzean, eta denek batera protagonistek argitu beharreko segida logikoa osatzen dute. Segida aurkitzeko bidean protagonisten uste matematikoak zalantzan jarriko dira, baita irakasleak eta ikasleak mundua ulertzeko duten modua ere. Ezagut al dezakegu errealitatea? Jakin al dezakegu egia?
José Manuel González-Berbel
Espainia 
100 min.
60ko hamarkadaren amaiera da. Gaixo, mozkor eta eskaleen egoitza den Extremadurako ospitale psikiatrikoak amore eman die bere zuzendariaren metodoei eta utzikeriari. Burgosek arreta gehiago eskaintzen die agintarien eskaerei gaixoen beharrei baino. Nolanahi ere, erotasunetik baino jeinutasunetik gertuago dagoen Mateo idealista eta ibiltaria bertan sartzen denean zentroko errutina guztiz aldatuko da.
Lilian Rosado, Pedro Pérez Rosado
Espainia-Puerto Rico 
93 min.
Luperen birusak kutsatuta, Yolandak abeslaria izan nahi du kosta ahala kosta. Larrua ere jokatuko du beharrezkoa bada; ezingo du inork geratu. Eta ametsa lortzeko aitari aurre egin behar badio, oraindik hobe. Nahiago du hori herrian geratu baino, beste edozein emakume bezala; ezkondu, gizendu eta haur asko izaten dituzten emakume horiek bezala.
Roser Aguilar
Espainia 
86 min.
Txikia zenean, Raquelek ezin zuen ulertu zergatik hitz egiten zuten amodioaz leku guztietan: etxeko irratian, telebistan, larunbat arratsaldeko filmetan eta, batez ere, abestietan. Eta inork maiteko ez balu zer gertatuko litzaiokeen pentsatzen zuen. Orain Raquel Tomásekin bizitzera doa. Maitasunagatik zer egiteko prest dagoen planteatu beharko du, eta norbait benetan maitatzea polita bezain zaila dela konturatuko da.
Irene Cardona
Espainia-Maroko 
92 min.
Lolak izugarri maite ditu ezkontzak, baina bera eta senarra, Jorge, krisian murgilduta daude eta gainera hura Yasminarekin maiteminduta dagoela susmatzen du. Yasminak Javirekin ezkontzeko presa dauka, baina udaltzainak nahiago du gauzak lasai hartu. Alfredo ez da ezkontzearen aldeko, baina laguntasunagatik edo diruagatik egingo lukeela onartzen du. Un novio para Yasmina komenientziako ezkontzei, gizartearekiko konpromisoari eta bikote-bizitzari buruzko udako fabula da.
Juan Antonio Bayona
Espainia 
97 min.
Laura bere familiarekin itzuliko da hazi zeneko umezurtz-etxera; bertan, haur ezinduentzat egoitza irekitzeko asmoa du. Simon txikia, Lauraren semea, amari ezinegona eragingo dioten jolas arraroak egiten hasiko da eta dibertsio bezala hasi zena mehatxu bilakatuko da. Ustekabeko gertakizun batzuek haurtzaroan bere etxea izan zenaren iragan dramatikoan murgiltzera behartuko dute Laura.
Pere Vilà
Espainia 
103 min.
Iparra galdu duen Ulisesen antzera, Marc-ek ez daki nola egin aurre bere bizitzari unibertsitatea amaitu ondoren. Apatiak eta frustrazioak lan bitxi bat hartzera bultzatuko dute, amona bizi den kostaldeko herri turistikoan. Amona eta bilobaren artean sortuko den harremanak eta amonaren bat-bateko heriotzak Marc hartutako erabakien ondorioez jabetzera eramango dute. Heldutasunerako bideari buruzko erretratu intimista da.
Ignacio Vilar
Espainia 
100 min.
Raquel, Martiño eta Armando hemezortzi urte bete berri dituzten hiru lagun dira. Uda hau beste guztiak bezalakoa izango dela dirudi: festak, arratsak ibai ertzean... baina oraingoan dena aldatuko da. Bi gazteak Raquelekin maitemintzen hasiko dira, Martiñoren familia Pradolongo izeneko goi-mendiko larrea Armandoren aitaren arbelgintza enpresari saltzear dago, eta horrek guztiak beren ametsak eta haurrak zirenetik lotu dituen harremana berriz planteatzera behartuko ditu hiru gazteak.
Jaume Balagueró, Paco Plaza
Espainia 
85 min.
Erreportari bat eta harekin doan kamera erreportaje bat egiten ari dira suhiltzaile-etxe batean, haien lanbidea, bizimodua eta arrisku-egoerak erretratatzeko helburuarekin. Gaueko irtenaldi batean suhiltzaileekin joango dira, baina ohiko erreskate-irteera zirudiena infernu bilakatuko da. Eraikin baten barruan harrapatuta, suhiltzaile bikoteak eta telebistako kideek egoera izugarri eta hilgarri bati egin beharko diote aurre. Maltzurkeriaz beteriko zerbait kontrolik gabe ari da hedatzen. Ustekabean, arauak aldatu egin dira. Orain, ezkutatzea, bizirik ateratzea eta etsi-etsian alde egiten saiatzea da inporta duen bakarra. Beldurra gainditzea hark gu gainditu aurretik. Eta grabatzen jarraitzea. Datorrena datorrela. Azkeneko momentura arte.
Rodrigo Plá
Espainia-Mexiko 
97 min.
Alejandro gune erresidentzial itxi eta buruaskian bizi da, segurtasun neurri pribatu handiz inguratuta. Haren familiak eta gunean bizi diren gainerako pertsonek gotorleku gisa aukeratu dute leku hori, kaleetako delinkuentzia gero eta handiagoak, indarkeriarekiko beldurrak eta lege-faltak bultzatuta. Gau batean kanpoko hiru pertsonak gunean sartzea lortuko dute etxeetako batean lapurreta egiteko. Erasoan adineko emakume bat erailko dute eta lapurretako bi ere hil egingo dituzte. La Zonako bizilagunek justizia beren esku hartzea erabakiko dute.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: