"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Unday aita eta seme baten artean inoiz existitu behar ez zuen eguna da, biek maitasuna eta ulermena atzean uzten duten eguna, nork bere onura, nork bere zoriona bilatuz. Aita bat aita dela ahaztu eta seme bat aita ahazten hasten den egunean. Gorroto, beldur eta egia guztiak argitara ateratzen diren eguna, ezer galtzeko ez dagoenean. Egun horretatik aurrera ezer ez da berriro gauza bera izango.