"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bruno Barreto (Rio de Janeiro, 1955) zinegile jaio zela esan genezake, kamera txiki-txikitatik hartu eta film labur batzuk zuzendu baitzituen (hamaika urte besterik ez zituen Os três amigos egin zuenean, Film Amateurren Jaialdi Brasildarrean zuzendari gazte onenaren saria eskuratu zuena). Bokazio goiztiar honek garai orotako brasildar zinemaren arrakasta handiena izango zena sortu zuen: Dona Flor e seus dois maridos (1978). Bildutako diru aldetik brasildar zineman arrakasta erdietsitako batzuk ere zuzendu ditu, besteak beste, A estrela sobe (1974), Amor bandido (1981), O romance da empregada (1988). O Que é Isso, Companheiro? (1996), 1998an Atzerriko film onenaren Oscarrerako izendatu zutena, eta Bossa Nova (1999). Gaur egun, brasildar zuzendari ezagunenetako bat izaten jarraitzen du, bere azken pelikulen onespen zabalak erakutsi bezala, O casamento de Romeu e Julieta (2005) eta Caixa 2 (2006).
Bere jardunbidearen zati bat Estatu Batuetan garatu du, bertan honako filmak zuzenduz, A Show of Force (1990), Heart of Justice (1992), Carried Away (1995), One Tough Cop (1998) eta A View from the Top (2002), eta hartara, nazioarteko ospea eskuratuz.
Zuzendari gisa duen filmografia ondorengo lanek osatu dute, Tati-A garota (1972), Gabriela (1982). Menino do Rio (1983), O beijo no asfalto (1984) eta Além da paixao (1986). Bere pelikula batzuen ekoizle eta gidoilari ere izana da, baita Robert Mulliganek zuzendutako Kiss Me Goodbye (1982) filmaren gidoilari ere.
Antzerki-lan bat ere zuzendu du, John Patrick Schanleyren Dúvida (Doubt, 2006).