"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
hiri handi batean, iragan zehaztugabean. Botere erregimen totalitario baten esku dago. Mugak itxita daude. Atzerapen ekonomikoa da nagusi. Vincent gazte itxi eta barnerakoia bere amarekin, andre zahar ozpindu eta itogarria berau, bakarrik bizi da. Goiko bizilagun Almarekin txora-txora eginda dago, sekula hitzik ersan ez dion arren. Alma hiritik alde egin nahian dabil, alferrik ari da ordea. Egin batez, Vincentek lan egiten duen check-pointean Alma paperen bilan zain tematuta dabil, eta ziur aski erregimenekoa den gizon dotore batek bere billete-zoroa erortzen utziko du. Vicentek hura lurretik jasotzean, alma begira geratuko zaio. Zorro horretan Almari bestalderako bidea ahalbideratuko liokeen baimen-gutuna dago...