"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Daviden emaztea Lottek senarraren gauzen artean emakume baten billete-zorroa topatu duenez, lut jota geratu da. amorante bat ote du? Emaztearekin eztabaida ekiditeko eta hura lasaitzeko bere ahalegin guztiak alferrikakoak izango dira: Lottek platerak eta katiluak apurtzen ditu, azalpenak eskatuz. Eromena apartamenduaz nagusitu denean, David gatazka saihesten saiatuko da telebista-joko batekin. Bere bizitzan lehenengoz, Davidek bere barne gatazkei aurre egin eta bere maiteari bera benetan nor den erakutsi beharko dio.