"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Festa gaua izan behar zuena Lale desagertu zeneko gaua bilakatu zen. Gizon batek maite izan zuen neskaren istorioa kontatzen du. Lale, Frantzian hazi eta bizi izan zen neska turkiarrak, kontraesankorrak diren kultura biak harrigarriro bateratu zituen. Hari buruz dena zekielakoan zegoen. Gau hori baino lehen, Lale edonon eta denentzat atzerritar bihurtua zela ez zen jabetu.