"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jorge 60 urte inguruko gizon bakarti eta gorrototsua da. Betiko ohikeriaren menpe bizi da, bere gaztetako maitasun handia Joana topatzen duen arte. Enkontru honek aspaldi, urte asko dela, bizitako egoeran jarriko du Jorge. Bizitzako aukeren aurrean hartzen den jarrera eta honen ondorioei buruzko elkarrizketan datza filma. Los Hermanos-en "Último romance" eta "O velho e o moço" doinuetan arinki oinarritua.