"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pablo mandazain baten semea da, mamuak ikusten dituela dioena, eta Maria, berriz, emakume indartsu eta analfabetoa. Bere aita egoera bitxian hiltzen denean, Mariak bere semea hirira bidaltzen du ikastera, gizon ikasia izan dadin. Pablo abandonatuta sentitzen da eta haserretu egiten da. Gaur, Pablo literaturako irakasle mozkor eta langabezian dago, eta bere amaren heriotzaren berri jaso berri du. 35 urte dira ez duela ikusi. Bere herrira itzultzean, beldurra berriro agertzen da.