"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Lau urte eskasetan, Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketek beren lekua aurkitu dute Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, esperientzien eta ikus-entzunezkoen inguruko elkartruke dinamiko gisa.
Parte-hartzen duten zentroen kopurua gora doa etengabe eta aurten guztira 17 izango dira, Latinoameriko hiru herrialde berrietatik etorritako ikasleak barne, besteak beste, Argentina, Brasil eta Kubatik.
Cannesko zinemaldian CineFundacion Saria eskuratutako filmak eta Orson The Kid-eko gazteek eginiko lehen film luzeak emango diote amaiera aurten era askotako ekimen pedagogikoak ezaugarri dituen Topaketa hauei, baita Atelier/Masterclass-eko lanen mundu mailako estreinaldiaren aurrerapen bat ere ARTE katean emititu aurretik.
Bi egun zirraragarri hauetan, zinemaren teknika eta lengoaia gertuagotik ezagutu nahi duten ikasleek euren prestakuntza-lanen laburpen bat aurkeztu ahal izango dute nazioartean denik eta zinemaldirik garrantzitsuenetako batean. Lan hauek ikusleekin eta zinemaldiko gonbidatuekin komentatu ahal izango dituzte, irakasleak bertan direla, hauek euren ikastetxeetako oinarri pedagogikoak azaldu ahal ditzaten.
Lehenengoz, Zinemaldiak gainerako sailen pareko hautaketa-irizpideak ezarri dizkie Topaketetan parte-hartzen duten lanei: bai Sales Officek baita Bideotekak ere, ateak zabaltzen dizkiete eskolek proposatutako lanei eta eskola parte-hartzailetako ikaslez osaturiko berariazko epaimahai bat eratuko da, Assumpta Serna aktore espainiarra buru dela, zeinak Topaketetan ezagutzerik izango den saiakuntza original bat babestuko duen.
Epaimahaiak TV5 Saria erabaki beharko du, zeinaren bitartez europar telebista-kateak etorkizuneko zuzendarien lehen lanen zabalkundea sustatu nahi duen.
Centre d’Estudis Cinematogràfics de Catalunyak 20 urte bete ditu eta urteurren hori ospatzeko aurten hautaturiko zuzendari gazteetako bat Bartzelonara gonbidatuko du CECCrekin 35 mm.-ko pelikula bat filmatu dezan. Hori opari bikaina hori.
Hauek Zinema Eskolen IV. Nazioarteko Topaketen kutikietako batzuk, ustekabeak tarteko irailaren 22an eta 23an Principe zinetokietan izango direnak