"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aukera askeari buruzko komedia erromantikoa. Vincentek hogeita hamar bat urte ditu, eta aseguru-agentzia bateko lanpostu baterako lan-elkarrizketa bat egiten ari da. Berehala maiteminduko da elkarrizketa egingo dion emakume gaztearekin, Giza Baliabideetako zuzendariarekin: Lucie andereñoarekin. Bera hain zoriontsu eta ameslari dago elkarrizketan, non bota egiten baitute, bulegoan giltzak erortzen zaizkiola konturatu ere egin gabe.