"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ZWEI WELTEN (DEUX MONDES) Elli eta Neleren arteko adiskidetasunaren istorioa da. Arabiar baten ustekabeko sarrera bere konpartimentuan, eta honen ondorengo bat-bateko desagerpena, Nelerentzako flirteo errugabe baten jatorria da. Bestalde, Elle-rentzat, bere pertzepzioaren iluntasunera itzuli gabeko bidaia da. Itzala eta argiaren arteko alternantzia honetan, Elliek konplota dela uste duenaren arrastoak biltzen ditu. Adiskidetasunari eta pentsamenduen arteko liskarrari buruzko istorio politikoa, gaur egungo beldurretako bat deskribatzen duena. Ezezaguna dena, a priori, eta ezjakintasuna ZWEI WELTENen (DEUX MONDES) bihotzean daude.