"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
70 urteko aita bat eta 34 urteko semea, harreman gatazkatsua izanik, autoarekin galdu ziren Espainia barnealdeko goi-ordokietako zelai zabalen erdian. Gasolindegi txiki batean gelditzen direnean, bistatik galtzen dira, eta biek uste dute bestea galdu dutela. Gorroto eta erresumin zaharra kezka eta erru bihurtzen dira, eta batak bestearentzat duen garrantzia deskubritzen dute.