"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
TV5 telebista-kateak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren inguruan ospatzen den Zinema Eskolen III. Nazioarteko Topaketei ematen dien laguntza bi ekimen zehatz eta osagarrien bidez gauzatzea erabaki du.
Batetik, ikasleek eginiko lanak ezagutarazteko sortu berri duen TV5 Saria, Topaketetara aurkeztutako filmetako baten hedatzean datzana.
Bestetik, etorkizuneko zinegileentzako pizgarri zehatz moduan, TV5-k film irabazlearen zuzendariari kamera digital bat ematea erabaki du.
Donostiako 52. Nazioarteko Zinemaldiari dagokion ZINEMA-ESKOLEN NAZIOARTEKO III. TOPAKETEN EPAIMAHAIAK, esku hartu duten eskola ezberdinetako ikasleez osaturik eta TV5ren babesarekin, saritutako filmaren zabalkundean eta bere zuzendariarentzako kamera digital batean datzan TV5 Saria honako filmari ematea erabaki du:
TV5-ren lankidetzarekin