72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Udolfo Arrieta
 
27 min. Film laburra
Akzioa lorategi batean kokatzen da, Bako jainkoaren festan. Festaren ardatza bertara azaldu den Nartziso gaztea da. Jainko nola hilkorrek hura limurtu nahi dute, alferrik ordea. Nartziso eskuraezinak lorategia zeharkatzen du itzal baten, bere grinaren arrazoia den horren atzetik. Ez dute Eko ninfak, entzuten duenaren azken silabak bakarrik errepìkatu ditzakeenak, ez Junon jainkosak, ez Febo jainkoak, ezta Adonis berak ere haren arretarik merezi. Harik eta, festaren amaieran, maite duen itzalaren isla urmael batean ikustean Nartziso haren nortasunaz jabetuko den arte: bere burua da. Bere etsipenean, Nartziso arrosa bihurtuko da. Ekok mendira ihes egingo du, han ez baitu inork ikusiko, entzun, berriz, denek entzun ahal izango dute.
Jorge Amat
Frantzia 
65 min.
Jorge Amat-i 2001eko martxoaren 7an gibel-transplante bat egiten diote Villejuif-eko Paul Brousse ospitalean. Ebakuntza hau dela eta, hezurretako linfoma bat diagnostikatzen diote eta 2002ko apirila arte kimioterapia ematen diote. Ez idazteko, ez gogoetarako kemenik ez duenez, denboraldi honetan kameraren aurrean egunero aitorpenak egiteko betekizuna jartzen dio bere buruari, hartara egunkari filmatu bat burutuz. Ez da nartzisismo-egintza bat; Amatek gaisotasunak gorputza nola desitxuratzen dion erakutsi nahi izan du eta gorputzak traizionatzen zaituenean eta oinazea besterik bizi ez duzunean, zer den gizakiari dagokiona. ?Oxyplatine? bezalako izen bitxiak dituzten botiken laguntzarekin egindako bidaiaz hitz egiten digu azken finean, medikuek minbizi-zelulekin borroka egiten duten bitartean.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: