72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Jeremy Thomas
Erresuma Batua 
112 min.
Auto-istripu baten ondorioz Bobby burutik jota gelditzen da. Ama hiltzen zaionean, Bernard De Winter bere ugazaitarekin gelditzen da, zeina familiaren negozioez jabetzeko mutikoaren egoeraz baliatzen den. Bobbyk jarrauspenari uko egiten ez badio, aitaordeak ospitale psikiatriko batean sartuko duela mehatxatzen du. Bobbyk ihes egin eta Summers jauna ezagutuko du, soilik istripuz hildako animaliez arduratzen den pertsonaia bitxia. Summers jaunari esker Bobbyk mundu berri bat ezagutuko du; alabaina, De Winter atzera agertzen da eta Summersek hari aurre egiteko garaia heldu dela erabakiko du.
Walter Salles
Brasil - Frantzia 
108 min.
Eskolako maistra izandako Dorak Rio de Janeiroko Geltoki Nagusian idazten ez dakien jendearentzako eskutitzak idaztea du ogibide. Auzo pobreetako biztanle ugari pilatzen zaizkio inguruan, familiako senide desagertuekin harremanetan jarri, maitasun-aitormenak bidali edo euren bizitzetako xehetasunak kontatzeko. Denbora aurrera joan ahala, Dorak bere zereginaren garrantzia gutxiestuz, arrazoirik gabe gutunetako batzuk bidaltzea eta beste batzuk baztertzea erabakitzen du. Bere bezeroen artean, Ana eta honen bederatzi urteko Josué semea daude. Egun batez, autobus batek Ana harrapatu eta hiltzen du, eta Dora Josuérekin Brasilgo Iparrekialdeko bazter urrun batean bizi den haren aitaren bila abiatuko da.
Claude Mourieras
Frantzia 
97 min.
Julienek 20 urte ditu, baina bere adimenaren arabera gutxiago dituela ematen du. Askok atzeratua dela uste dute, bere familian ameslaritzat jotzen dute ordea. Bere 17 urteko anaiak, Yannickek, Julien ospitale psikiatriko batera bidali beharko litzatekeela uste du, baina Marion, 15 urteko arreba, ez dago ados. Luc aita, anai-arreben arteko tirabirak samurtzen saiatzen da. Jeanne amak ez du entzun ere egin nahi Julien ospitaleratzeko kontu hori, eta horregatik familia guztia terapiapean jarriko duen psikologo bati deitzea erabakiko du.
Todd Solondz
AEB 
134 min.
New Jerseyko auzo dotore batean eroso asko bizi diren Jordan familiako hiru ahizpak, zoriontasunaren bila dabiltza beti. Joyek 30 urte ditu eta oraindik ez du gizon perfektua aurkitu. Trish, ezkondutako haren ahizpa zaharrena, Joy bera bezain egoki ezkonduko ez den beldur da; eta azkenik, Helen dago, best-sellerrak idazten dituena, bere larritasunean piskanaka hondoratzen ari dena. Hiru ahizpen gurasoak ere krisialdian murgilduta daude. Mona dibortzioa eskatzekotan dabil, eta Lenny heriotzaren ideiak txunditzen du. Hor dira, halaber, Trishen senarra, psikiatra adigalkorra dena; eta Helenen bizilaguna, tipo xelebrea berau; baita amets amerikarraren atzetik dabilen taxi-gidari errusiar bat ere. Derrepentean, telefono dei anonimo batek sekulako nahasmendua sortaraziko du.
Victor Gaviria
Kolonbia 
120 min.
Monicak 13 urte ditu eta dagoeneko gauza guztien kontra matxinatu da. Kalean bere mundu propioa sortu du, daukan gutxia defendatzeko tinko borrokatuz: bere lagunak, bera bezain ume direnak; bere mutil-laguna, droga-trafikatzaile dena; eta bere sena, sekula inori amore ez ematea. Gabon gauean, gauero bezala, arrosak saltzen ditu bizirik iraun eta bere ametsa gauzatzeko: arropa erosi berriaz jantzita gau batez bere mutil-lagunarekin ateratzea, baina bizitzak bakardadea, pobrezia, droga eta heriotzarekin zita berri bat prestatu dio. Monica Medellin bezalako hiri bizi eta krudelaren beste aurpegia da, edo mundu honetan lekurik ez duten kalekumeen eta horien bizitzen denbora hutsalaren lekuko diren hiri horietako edozein.
Erick Zonca
Frantzia 
113 min.
Isak hogei urte ditu, motxila bat ekipaje modura eta oso jarrera baikorra bizitzaren aurrean. Han-hemenka ibili ondoren, Lillera heltzen da behin-behineko lantxoak eginez hainbestean irauteko asmoz. Bidean Marie topatzen du, bera bezala hogei urte dituen gaztea. Iparraldeko neska bat da, Isa bezain bakartia, baina beste arrazoi batzuengatik. Marie basatia da, hipersentibera eta bere gizarte-egoerari kontra egiten dio.
Theo Angelopoulos
Grezia - Frantzia - Alemania - Italia 
130 min.
Igandea da eta Salonikan euri iluna ari du. Alexander izen handiko idazlea, itsasertzeko bere betiko etxea uzteko prestaketan ari da. Anna bere emaztearen eskutitz bat aurkitzen du, zeinean duela hogeita hamar bat urteko uda egun bat deskribatzen den. Gutunak iragana eta oraina nahasten dituen bidaia arraro batean murgilduko du idazlea. Bere nobeletako hitz kimerikoen harian, bere bizitzako une gozoak errepasatzen ditu. Egun batez... betikotasun guztirako berreskuratu nahi dituen uneak dira.
Ted Demme
Kanada - AEB 
90 min.
Bobby O'Grady Bostongo Charlestown auzoan bizi da. Monument Avenue etorbideak auzoko alde txiroena eta aberatsena banatzen ditu. Bobby eta bere lagun onena, Mouse Murphy, lapurretan ibiltzen dira eta beren adiskide Jackie O'Hararekin (Jackie O. bezala ezagunagoa) banatzen dute harrapakina. Robin Hooden etika aitzakitzat hartuz zuritzen dute beren jarduna, aberatsei lapurtzen dietena behartsuentzat dela ziurtatuz. Bobbyren lehengusu bat espetxetik ateratzen da, eta polizia bat, Hanlon, atzetik dabilkio. Sekretuak azaleratzen hasiko dira; esaterako, Jackie O.-ren andregaia Bobbyrekin ezkutuan ikusten dela. Ondorioz, aspaldiko lagunak etsaitu ere egin daitezke.
Bob Rafelson
AEB 
100 min.
Marlowe detektibeak ziniko hutsa izaten jarraitzen du, baina nekatuta eta zahartuta sentitzen da. Bere ezkongabe sasoia Mexikon ezagutzen duen Laura abokatu gazte eta aberatsarekin maitemindu eta ezkontzean aldatuko da. Marlowek ez du emaztearen bizkarrera bizi den senarraren itxura eman nahi. Bere ohiko hiri ingurunetik Poodle Springsera joan da bizitzera, interes ilunen biltoki bihurtuko den basamortuko herri txiki batera. Hilketa baten arrastoaren atzetik dabil; tartean bere emaztea eta aitaginarreba daude antza, azken hau Marlowen ikerketan susmagarri nagusi denaren bazkide baita. Maitasunaren eta bere lehengo ohituren arteko borroka piztuko denean, Marlowe inoiz ez bezala zaurgarri agertuko da.
Robert Redford
AEB 
169 min.
Grace, hamalau urteko neskato batek, istripua izango du Pilgrim bere zaldi gainean doala, eta horrek ondorio fisiko eta psikologikoak eragingo dizkio. Neskaren ama, bere alaba eta zaldia adiskide minak direla jakinik, "zaldi xuxurlatzaile" bat aurkitzen saiatuko da, arazoak dituzten zaldiak sendatzeko dohain berezia duen norbait. Montanara joango da Tom Booker "xuxurlatzailearen" bila, honek Pilgrim osatu dezan; gizonaren eta Graceren amaren arteko maitasun-istorioa ezinbestean piztuko da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: