72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Inaugurazioa
Francis Girod
Frantzia 
131 min.
Paris, 30. urteak. Emma, ekonomista txikien laguntza bilatuz banka-etxe bat zuzentzen duen emakume eder eta handinahi bat da. Bizitza, luxua, maitasuna, eta boterea maitatzen ditu. Diputatu gazte batetaz zeharo maitemindurik, negozioak eramateko bere erak banka-gizon tradizionalen aurka jartzen du, eta onarturiko baloreen etsai bezala agertzen da. Baina epaile mendekati eta eskrupulu gabeko kazetariak daude.
Louis Malle
Kanada 
104 min.
Grace, Betty Grableren antzarik handiena duen neska saritzeko ospatu den lehiaketan parte hartzeko Atlantic Cityra heldu zen. Hirugarren gelditu zen baino han Lou, apostulari profesionala, ezagutu zuen. Hauek, hiriaren irudi berria gustoko ez duten pertsona horietakoak dira.
István Szabó
Hungaria 
105 min.
Egoera historiko bat da, gizon bat eta emakume bat etxe batetan ezkutaturik bizi dira. Beraien artean duten lotura bakarra gordetzeko beharra da. Kata, burges giro batetik dator, baina Janos-ek fidagaitz egin duen bizitza bat eraman du. Beldurrez eta fidagaitztasunez beteriko egunak igaroko dituzte. Beraien artean sortutako maitasunak ez die inolako soluziobide errazik ematen. Askatasuna heltzen zaienean, ez dakite bere etorkizuna zein izango den, baina sufrimendu bidez lorturiko konfiantzak oinarri bat ematen die.
Rui Simões
Portugal 
127 min.
1.974.go apirilaren 25ean, "Revolución de los Claveles"- i esker, Portugalek prozesu historiko berri bat hasiko du. Ordutik, 1.975.go azaroaren 25ararte gertatu ziren gertakizunak azaldu nahi ditu filma honek.
Jaromil Jires
Txekoslovakia 
85 min.
Medikuaren gomendioz, Lukasek lege gizonak Praga utziko du eta hiri txiki batetara joango da. Ohiturazko kasu zailak ez ditu izango orain eskutartean, baina bere lehen bezeroaren bidez, Norakova andre zaharraren bidez, Joun ardatz nagusitzat edukiko duen, ustelkeri zirkulu bat desestaliko du.
Carles Mira
Espainia 
94 min.
Juan itsu orkesta baten abeslariaz maitemintzen da. "Fallera Mayor" papera hartuko duen zoroetxe batetan bukatuko du. Abeslariaren ustegabeko agerketak azkenean elektrokuzioz monja baten heriotza eragiten du.
Andrzej Wajda
Polonia 
101 min.
Marta, Adam bere senarrak zuzentzen duen orkesta batetako biolinista, hiru hilabeterako New Yorkera joan da. Han, bere amaz maitemindurik egon zen Jan Lasocki zuzendari famatuarekin topo egingo du. Adam Zelati dago eta Lasockiri Poloniatik alde egin duela botako dio aurpegira. Lasockik, Parisen eskeiniko dioten kontzertu omenaldi bat utziko du, eta jaio zen Poloniako herriskan, bertako orkestarekin Beethovenen 5. sinfonia zuzenduko du omen hori ospatzeko. Bainan Jan era Adamen arteko harremanak gordintzen ari dira.
Fernando Méndez-Leite
Espainia 
103 min.
Pedro Liniers-ek, Filosofia eta Letratan lizentziatua, ezkondu eta hamar urtetara bere emazteak uzten duenean, Bartzelonatik alde egingo du Madrilera itzultzeko. Emakume instituto batetan, bere irakasle lan berrian Aurora ezagutuko du, baita Maite eta Berta ere. Bere ikasle garaiko lagunak aurkitzen ditu eta Elenarekin topaketa labur bat izango du. Itxuraz inork ez du berarentzat behar hainbat interes.
Jaime de Armiñán
Espainia 
107 min.
Don Alejandro, Salamancako herri batean bizitza aspergarria daraman alargun bakarti eta eszeptiko bat da. Bere bizitza guztiz aldatzen da Goyita ezagutzen duenean, 13 urteko neskatila irudimentsu, sentibera eta bizkor bat. Beraien arteko erlazioa platonikoa den arren, bizilagun batzuk urduri jartzen hasten dira.
Alan Parker
AEB 
130 min.
Zortzi gaztek musika, antzerkia eta dantza munduan leku bat irabazten saiatzen dira. New York-eko hiri handiko kaleetan eta High School of the Performing Arts eskolako ikasgeletan, ospea hartu nahi duten gazteak dira.
Carlo Lizzani
Italia 
139 min.
Fontamarako biztanleentzat zoritxarrak bata bestearen atzetik datoz, nahiz eta herrikoek probretasunaren aurka eta agintarien aurka lan egin. Berardo gazte eta sendoa Fontamarako liderra izatera deitua dago, baina hainbeste alferreko borrokaz nazkaturik dago, eta Erromara alde egingo du bere ekonomia hobeagotzeko eta Elvirarekin ezkondu ahal izateko. Azkenik hiriburuan Berardo izkutuko borrokan sartuko da.
John Cassavetes
AEB 
121 min.
Gloria, lehen kabaret artista izandakoa, gangster baten maitalea izan da eta orain auzo bakarti eta urrun bateko isiltasuneko bizi lasaia nahiago du. Bere auzoko bat, Jack Dawn, Gloriaren maitale ohiak zuzentzen duen taldearen kontablea, finantza sekretuak jakiteagatik, heriotzera mehatxatuta izan da. Gloriak, duten arriskuaren aurrean, Dawn senar-emazteen semea zainduko du.
Michelangelo Antonioni
Italia 
129 min.
Erregin batek, ezkontza gaba ondoren bere senarraren hilketa ikusi du. Errege honek, edonon gazteluak eraikitzen zituen, ondorioz diru asko gastatuz, eta horregatik jendeak gorrotoa zion. Gazte eta zoritxarreko erregina bere bizilekuan gordetzen da eta ezagutzen ez duen herriak kalumniatu egiten du eta hil nahi du. Sebastian poeta gaztea, erregina hiltzeko arduraduna, poliziagatik ihesean gazteluko geletan ezkutatzen da, eta bera eta erregina elka maitemintzen dira.
Malvina Ursianu
Errumania 
140 min.
Alexandru Lapusneanu, Musatiniko printzeen azken ondorengoa 1.564 urtean atzerritik itzultzen da. Atzerrian Moldaviako nobleek egindako traizioarengatik egon da. Zentralizatutako eta batutako Moldavia baten alde egingo du bere lan guztia Alexandruk. Baina bere politikak usteldutako aristokrazian aurkako bat aurkitzen du.
Fernando Colomo
Espainia 
95 min.
Manolo Falcetok 33 urte bete ditu eta ezer egin gabe bere gurasoekin bizi da. Egun batetan, 20 urtetan ikusi ez duen klaseko lagun Mariano Garridorekin topo egingo du. Mariano, Mac Guffin izenordea erabiliz, AEB-etan "best-seller"-a den polizia-nobela baten egilea da. Zenbait gertakizun harrigarrik, Manolo eta kazetaria den bere lagun bati, nobela autobiografikoa dela susmarazten die. Hirugarren pertsonai batek Manolo errealitatera itzuli araziko du.
Alfredo J. Anzola
Venezuela 
90 min.
Manuel, modu tradizionaletik kanpo dagoen apaiz bat da, bere egitekoa ez du ikuspegi konbentzional batetik ikusten. Bere lana egin behar duen herrian, arrantzaleei bizi modua eta ogibidea agortuko dien urbanizazioaren eraiketaren aurka borrokatuko du. Eta bere laguna den Aparicio-ren emazte Alma Rosarekin harreman sexualak edukitzeko ez du oztoporik jarriko.
Alain Resnais
Frantzia 
123 min.
Destinoak hiru pertsona bide berdinean jarri ditu: Jean, adin erdiko bretoi bat, Rene nekazaria eta Janine langile gaztea. Henri Laborit, biologo ospetsuak, hiru protagonistak erabiliz, gure jokaeraren arrazoiak azaltzen dizkigu.
Archibaldo Burns, José Luis Urquieta
Mexiko 
105 min.
1934. urtean, lur banaketa egiteko lanarekin, gobernuko funtzionari bat herri batetara heltzen da. Lan honek, agintari latifundisten eta ohitura erlijiosotara loturik dauden lekukoen aurka jarriko du. "La Alazana", herriko jauntxoaren maitale bihurtzen da bere senarrari laguntzeko baina dena era odoltsu batean bukatuko da.
John Huston
Kanada 
94 min.
Portaera aberranteen tratamenduan espezialista den Peter Ross, psikiatra gazte eta ospetsuaren historioa. Honek bere profesional karrera osoa, gizarteak gartzelean sartzeko desorekatutzat jotzen dituen erhaileei dedikatu die.
Tony Garnett
Erresuma Batua 
97 min.
"Munduko ogibiderik zaharrenari" buruzko filma. Sandra, bere egoera hobetu nahiean, gizon dirudunak ezagutzeko asmotan, edo ta aberastuko duen araberen bat aurkituko duen zai, Londreseko masaje areto batetan lanean hasiko den Birminghan-eko urdanga bat da. Bera bizi den gelara, beste neska bat, Louise, asistenta soziala, etorriko da bizitzera eta zuzenki urdainkeriaren bizitza ezagutuko du, hauen artean Rosa, lau seme alaba duen neska bat eta espetxera kondenatua izango dena.
Miguel Faria Jr.
Brasil 
100 min.
Polizia bat, aktore ospetsu bat, prokuradore bat, kazetari bat eta gizatalde altuko neska gazte bat, antolatutako krimen eta ustelkeri giro batetan sarturik daude. Guzti hau "Escuadrón de la muerte"ren hilketak bere puntu gorakoenak lortzen dituen garaiean ematen da (1968tik 1972ra).
Sebastián Alarcón
SESB 
90 min.
Mundutik isolaturik dagoen kontzentrazio-esparru batetan, epaiketarik gabe, ehun baina preso politiko gehiago bizi dira. Zaintzen dituzten militarrek ez dute beraien erresistentzi, pentsamendu eta espiritua haustea lortzen. Presoek, irrati-igorle baten bidez bere egoera salatzen dute eta horregatik kontzentrazio zelaiko agintariak, hauek beste leku batetara eramatera behartuak aurkitzen dira.
Jerzy Kawalerowicz
Polonia 
120 min.
Nowak, geriatri espezialista ezaguna, Magdarekin, Ameriketatik Poloniara doan bidaiuntzi batean dago. Horretarako arrazoirik gabe, Nowak agresiboa eta jasan ezina bihurtzen da. Beste bidaiariek jarrera hau nabaritzen dute. Hasiera batetan atsegin bidai bat izango zena, salakuntza eta narritadura mukuru bat bihurtzen da.
Klausurako filma
Stanley Kubrick
AEB 
146 min.
Jack Torrance, porrot egindako idazleak, jendearentzat itxirik dagoen garaian, Denver-eko hotel isolatu batetan lana onartzen du. Berraragiztatze fenomenoak, hilketak eta Torrance-en desoreka progresiboak, hotela inguratzen duen lorategia bezain korapilatsua den laberintoa sortzen dute.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: