"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Manuel Abramovichen Pornomelancolía (2022) film luzea eskainiko da.
Sinopsia: Lalo sex influencerra da: bere gorputz biluziaren argazkiak eta etxean egindako bideo pornoak posteatzen ditu sare sozialetan dituen milaka jarraitzaileentzat. Bere bizitzaren gidari bakarra bada ere, intimitatean, pertsonaiatik kanpo, etengabeko malenkonian bizi dela dirudi.