"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Saio honetan Leonardo van Dijlen Stephanie (2020, 15') film laburra eta Elena Martín Gimenoren Creatura (2023, 112') film luzea eskainiko dira.
Sinopsia:
Creatura: Bere bikotekidearekin etxe berri batera bizitzera joan ondoren, Mila konturatuko da bere baitan dagoela desioa galtzearen kausa. Hortik aurrera, haurtzaroko eta nerabezaroko esperientziak berrikusteko bidaia bati ekingo dio, bere gorputzarekin adiskidetzeko itxaropenez.
Stephanie: Stephaniri irribarrea eragiten diote jenderen txaloek. Hamaika urteko gimnastak nazioarteko lehen titulua irabazi berri du. Hainbeste arreta izateak gainezka egiten dio; denek argazki bat atera nahi dute berarekin, eta itxaropen handiak dituztela adierazten diote. Zenbat eta aintzatespen handiagoa jaso, orduan eta gehiago konturatuko da jokoa hasi besterik ez dela egin.