73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Donostia Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak batera antolatutako Ikusmira Berriak 10 urte zikloaren xedea zine-egonaldiaren hamar urteko ibilbidea esploratzea eta ospatzea da. Laugarren saio honetan Xacio Bañoren Trote (2018) film luzea eskainiko da.

Sinopsia: "Norbaiten alaba". "Norbaiten arreba". Carme gurasoekin bizi da, Galiziako barnealdeko mendietako herrixka batean. Ia-ia ez da komunikatzen bere aita Ramonekin eta ama gaixo du. Okindegi batean lan egiten du eta giro itogarri horretatik ihes egiteko beharrean dago, baina egoera dela-eta inoiz ezin izan du pauso hori eman. Trostan ibiltzea. Ihes egitea. "Rapa das Bestas" festa, gizon eta zaldi arteko aspaldiko borroka, ospatzen den asteburuan girotuta dago Trote. Herrixka festarako prestatzen hasi da. Lu­ís, Carmeren anaia nagusia, familiaren etxera itzuliko da egun batzuetarako, bere bikotekide Mariarekin. Trote gizakiaren eta zaldiaren, arrazoiaren eta senaren, arteko borroka da.



Larunbata, 2025(e)ko otsailak 15
19:00 h.
87 min.

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: