"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Sorkuntzaren Ate irekiekin bat eginez, Tabakalerako zineak zine ikasleen hainbat proiekzio eskainiko ditu. Nest Zinemaldiko mundu guztiko zinema-eskoletako ikasleei zuzendutako film laburren lehiaketa-saila da Tabakalerarekin kolaborazioan antolatua. Aurten 13 laburmetraiek hartu dute parte eta irabazle bat egon da: Kubako EICTV eskolako José Luis Jiménez Gómez El reinado de Antoine laburmetraiarekin. Saio honek laburmetrai irabazlea berreskuratuko du, edizio honi buruzko Making of-a aurkeztuko du eta Elías Querejeta Zine eskolako bi ikasleren laburmetraiek osatuko dute: Julen Etxebarriaren El tercer paisaje eta Mário Velosoren Chuvas de verão.
Gonbidatua: Julen Etxebarria
Kubako herri batean, Visman, fantasia historikoekin obsesionatuta dagoen gaztea, haietan babesten da bere familia-loturen konplexutasuna eta gizarte-ingurunea aztertzeko. Aita ezindua bakarrik zaintzeko ardura dauka eta El reinado de Antoine bere kontakizun epikoari bizia ematen saiatzen da eguneroko ezbeharrei aurre egin eta lur jota dagoen mundu batean ihesbidea bilatzen duen bitartean.
Uda bukaerako euriak etendako isiltasuna hautsiz, mutil talde batek logela zahar baten oroitzapen matriarkala bortxatzendu. Berehalako arriskuaren aurrean, mutil zaharrenak buruzagitzagatik lehiari ekiten diote. . Arratsaldeak aurrera egin ahala, euriaren intentsitateak eta barnealdeko beroak bultzatuta, gazteek , indarkeariara jotzen dute. Zauritutako gorputz baten zaurgarritasunean, Chico, gazte moldatu gabeak, desira tragiko batekin egiten du topo.
Insignis pinuaren barietateari eragiten dion Microsphaerella dearnessi onddoak, Euskadiko basoak marroiz tindatu ditu, Agustin Ibarrola euskal artistaren Omako baso margotua infektatuz. Obra hau Land Art mugimendukoa da, bere ezaugarri nagusia efimerotasuna delarik. Korronte horren barruan, artistek baldintza meteorologikoen eta giza borondatetik at dauden gainerako elementuen menpe uzten dituzte beren lanak.
Zuzendariak: Mònica Cambra eta Jan Baeta.
EQZEko ikasleek urtero egiten duten ikus-entzunezko pieza da. Zinemagintzaren ikuspegitik, Donostia Zinemaldian zinemagile gazteak biltzen dituen sailaren edizioa jasotzen du.