"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
María Elorza zuzendariak eta Marian Fernández produktoreak, berriz, A los libros y a las mujeres canto filmaren arrakastaren ondoren ‘Ez-fikzioa ekoiztea’ eta Caro Bastiano Ikusmira Berriak egonaldian garatutako proiektuak jasotako Sideral saria izango dituzte hizpide.