"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinegile hasiberriekin eta beste diziplina batzuetatik datozen zinegileekin egingo diren elkarrizketek musika arloan C. Tangana gisa ezaguna den Antón Álvarez, La guitarra flamenca de Yerai Cortés bere lehen lanagatik Kutxabank-New Directors epaimahaiaren aipamen berezia jaso duena, eta La mitad de Ana lanarekin debuta egin duen Marta Nieto aktorea dituzte.