72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Basterretxeak berak egin zituen zenbait film labur emateko saio bat antolatuko du Tabakalerak: bere lan zinematografikoaren funtsezko lagin bat. Proiekzioaren aurretik, artistaren artxiboa ikertu duten Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) Andoni Imaz eta Matías Fajn ikasleek aurkezpena egingo dute.

Film laburren zerrenda

  • ‘Alquézar. Retablo de Pasión’ (1966) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina. Huescako Alquézar herri txikiaren arte- eta arkitektura-aberastasuna esploratzen du dokumentalak: herria “pasiozko erretaula” bilakatzen da zinemagileen eskuetan.
  • ‘Pelotari’ (1964) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina. Euskal pilotari eginiko omenaldi bat da: pilotaren dimentsio fisikoa esploratzeaz gain, euskal kulturan duen pisu sinbolikoa ere aztertzen du. 1965. urtean dokumental onenaren eta kirol dokumental onenaren sariak eskuratu zituen eta 1964ko Bilboko nazioarteko zinema-jaialdian Zilarrezko Domina jaso zuen. Nazioarteko jaialdi ezberdinetarako ere aukeratua izan zen.
  • ‘Operación H’ (1963) – 12 minutu. Fikzio esperimentaleko lan honetan, bere ahalmen sortzailea eta misterio eta intrigako testuinguru batean narrazio bisualarekin jokatzeko bere gaitasuna agerian utzi zituen Basterretxeak.
  • ‘Sin título’ – 5 minutu. Film enigmatiko eta labur honek irudi abstraktu eta iradokitzaileen bitartez emozioak transmititzeko Basterretxeak zuen gaitasuna agerian uzten du.

 



Larunbata, 2024(e)ko urriak 5
19:00 h.
41 min.

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: