72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) XX. mendeko euskal artista polifazetiko eta entzutetsuenetako bat izan zen eta bere jaiotzaren mendeurrenaren harira Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak proiekzio-ziklo berezi bat antolatu dute urrirako. Omenaldi hau Eusko Jaurlaritzak 20 kultura-erakunde baino gehiagorekin batera koordinatu duen ospakizun kolektiboaren barruan kokatzen da eta bere xedea da Basterretxeak euskal kultura eta arte garaikiderako izan zuen garrantzia eta bere legatua nabarmentzea.

Zinegilea ez ezik, Basterretxea bikaintasun paregabez pintura, eskultura, diseinua eta ilustrazioa landu zituen diziplina anitzeko artista bezala eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua gisa oroitu nahi dute proiekzio hauek. Bere mendeurrenaren ospakizunak aurtengo urriaren amaierara arte luzatuko dira eta diziplina anitzeko jarduera ugari hartuko dituzte barne, arte eta gizarte garaikideetan Basterretxeak izan zuen eragina eta bere legatuaren garrantzia nabarmentzeko.

Proiekzioak Tabakalerako zineman

Z365 urte osoko Zinemaldiaren parte den egitaraua urriaren 4an hasiko da, Gentzane Martínez de Osabak eta Alexander García de Vicuñak zuzendu duten "Señales de vida: Néstor Basterretxea" dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutuko luzemetraia honek artistaren bizitza eta lana behatzen du, Basterretxeak 89 urte zituela eta bere bizitzaren une garrantzitsu batean: Bilboko Arte Ederren Bilboko Museoan egingo zen bere azken atzerabegirakoaren atarian. Bere ibilbidea eta artearekin zuen harremana aztertzerakoan artistaren baitan agertu ziren kontraesanak islatzen ditu dokumentalak eta bere lanak euskal kulturan izan duen inpaktuaren ikuspegi intimo bat eskaintzen du.



Ostirala, 2024(e)ko urriak 4
19:00 h.
77 min.


Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: