72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Ekainaren 22an, larunbata, jardunaldi publikoa egingo da Tabakaleran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, EQZEk eta Zinemaldiak elkarrekin antolatutakoa. Jardunaldiak Zinemaldia ikertzea: José Ángel Herrero-Velarde ikerketa-bekak izenburua izango du, eta Artxiboaren lana zabaltzea izango du helburu.

Goizean, 11:00etatik 12:30era, artxiboko instalazioak lehen aldiz irekiko dira publiko orokorrarentzat. Gipuzkoako lurralde historikoan bizi direnei zuzendutako esperientzia izango da, eta aurreikusita dago etorkizunean ere berriz egitea. Plaza mugatuak daude; hori dela eta, aurretiaz eman behar dute izena bisitaldian parte hartzeko interesa dutenek.

Eman zure izena formulario honen bidez lekua gordetzeko.


Larunbata, 2024(e)ko ekainak 22
11:00 h.
90 min.

Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: