"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Komm mit mir in das Cinema - Die Gregors (Alice Agneskirchner, Alemania, 2022) 155’
Erika eta Ulrich Gregorren ibilbide bereziari buruzko dokumentala. Elkarrekiko eta zinemarekiko duten maitasunak 65 urte daramatza bizirik eta paper erabakigarria bete du Alemaniako zinema-panoramaren konfigurazioan.