72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
  • After a room (Naomi Pacifique, Erresuma Batua, Herbehereak, Suitza, 2021) 22’
    Gauak luzeak dira Naomi eta Ramen logelan. Gaur gauean, Marinak, euren gonbidatuak, leku nahasia zorrotz aztertuko du.
  • 592 metroz goiti (Maddi Barber, Espainia, 2018) 25’
    Gelditzen al da bizitzeko aukerarik lurralde bat goitik behera aldarazten badute? 1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten Itoizko urtegia eraikitzeko. Kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.
  • I Am Afraid to Forget your Face (Sameh Alaa, Egipto, Frantzia, Belgika, Qatar, 2020) 15’
    82 egun bananduta eman ondoren, Adamek bide bihurgunetsu bat egingo du bere maitearekin kosta ahala kosta elkartzeko.
  • La colcha y la madre (David Pérez Sañudo, Espainia, 2021) 13’
    Ama bat bere alaba bisitatzera doa, hau irtetera zihoanean. Alabak presa handia du: senarrarekin eztabaidatu du, eta bere erakusketa berrira iristen ez bada, harremanak porrot egin dezake. Baina amak opari bat dakarkio. Eta berri txar bat. Bi minutu ematen badizkio, kontatuko dio.
  • Noelia (María Alché, Argentina, 2012) 14’
    Ilunabarra. Noeliak dio etxetik bota zutela. Euforiaz zeharkatzen ditu Buenos Aireseko zenbait leku. Bere neurrira egindako hiri bat asmatzen du.
  • Ulises: Telémaco y Penélope (Hikaru Uwagawa, Espainia, 2022) 16’
    Telemako bere aitaren itzuleraren zain dago, beste lurraldeetara joana baita. Penelopek pazientziaz itxaroten du senarraren itzulera, kexatu gabe, kastitatea eta garbitasuna mantenduz, bere edertasunagatik senargai irrikatsuek setiatzen duten bitartean.


Larunbata, 2023(e)ko apirilak 8
19:00 h.


Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: