"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Re Granchio (Alessio Rigo de Righi, Matteo Zoppis, Italy, 2021)100’
Italiako hiri txikia, XIX. mendearen amaiera. Luciano izeneko mozkor batek ustekabean hilko du bere maitalea bertako printzearen aurkako matxinada batean. Bere krimena ordaintzeko, munduko uharterik urrunenean erbesteratu behar du, Argentinako Suaren Lurraldean. Uhartean, hondoratze baten ostean ezkutatutako altxorraren bilaketa bere berrerospenerako aukera bihurtuko da.